XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKARREAN IDATZI

JOKO MOTA: Librea / Komunikatiboa / MAILA: Hasierakoa / ANTOLAKETA: Binaka / DENBORA: 10 / TREBETASUNAK:/ HELBURUAK: DINAMIKA / Argibideak eman / eskatu //.

AZALPENA: Binaka.

Ikasle bat bestearen atzean ipiniko da eta mezu erraz bat (hizkiz hizki), markatuko du hatz batez bestearen bizkarrean.

Zilegi da informazioa elkarri trukatzea interpretazioak eginez.

(A bat da hori? Errepikatuko duzu lehenengo hitza, mesedez?, Egin (ezazu) apurtxo bat astiroago, mesedez...)

Rolak aldatu, partaide biek idazteko aukera izan dezaten.

ALDAERAK:(1) Jokoa bideratu paper batetan hitz edo esaldi prestatuekin, hiztegia edo zenbait nozio orokor berrindartzeko asmoz.

(2) Era honetara elkarrizketa normal bat burutzen saiatu, hitzegin beharrean bestearen bizkarrean (edo eskuan) idatziz.

(3) Hitzak erabili beharrean, irudiak.

Jasotzaileak papertxo batetan berridatzi beharko du irudia.

(4) Ikasleak hiladan ipini eta kate bat osatu, atzetik hasita, hitz, esaldi edo irudi errez bat bidaliz.